Bidaia

C-Bidaia?

S-Basamortuetatik hasiko gara, hondartzetatik, mendietatik, hiri eta herrietatik pasako gara, arroz-soroetara iristeraino. Etorri!

C-Nora goaz?

S-Argazki galdu batera, Afrikako sabanara, Martitzera, lurraren bihotzera, zuhaitz garaienera, zure amonaren lepokora, 2037. urtera, bale baten sabelera, Tutankamonekin kafea hartzera.

C-Nola joango gara?

S-Zaldiz, ala ez, hau zure ametsa da. Bidetik asmatuko dugu.
Inoiz egon ez garen tokietako erreketan bainua hartuko dugu. Egunsenti arraroenen hotza entzungo. Ezkutuko bazterrak laztanduko. Besteen abestietatik pigmentuak hartuko ditugu. Neurrigabe dantzatuko gara, lotan.

C-Itzuliko gara?

S-Goza dezagun bidaia.

C-?

S-Goza dezagun.
 


Lurrera igoko zaitugu. Ilargira jaitsiko zaitugu.

Diseinu grafikoa eta ilustrazioa uztartzen dituen ikus-komunikazio estudioa gara. Lehenbizikoz agertzeko edota berritzeko beharra duten pertsona, instituzio edo enpresak lagundu eta aholkatzen ditugu.

Zure ideiak irudi bilakatzen ditugu; eskuz egiten dugu lan, emaitza, diseinuaren arrazionaltasunarekin eutsiaz. Honela, benetakotasuna eta tentsioa bihurtu dira gure lanaren bereizgarri nagusienak.

 

Lagun izan ditugun hainbat bezero:

Anari, Badok, Berria Egunkaria, DSS2016, Errenteriako Udala, Euskal Idazleen Elkartea, Grises, Irrien Lagunak, Koldo Mitxelena Kulturunea, Lixoné, Lupulu.com, Napoka Iria, Oarsoaldea Garapen Agentzia, Sharpa Marketing, Sony Music, Tabakalera, Talaios Koop, Txintxua Films...