Gu

Carlos Ndungmandum

Arte zuzendaritza, branding-a eta diseinu grafikoa

Kaixo! Nire izena Carlos Ndungmandum Comesanha da. 2000 urtean edo 90. hamarkadaren bukaeran, ozeano atlantikoa, Vigoko industria eta jarrera bandalikoaren eraginez, Antón Faílde arte eskolan Publizitate grafikoan matrikulatu nintzen, nire jaioterriko paisaia betetzen duten publizitateetan parte hartzeko asmoz. Galizako barnealdean denboraldi bat pasa ondoren, non diseinua ideia zoro batzuk baino zeozer handiagoa zela ikusi nuen, Bartzelonara, Elisava eskolara masterra ikastera joatea erabaki nuen. Amaitzerakoan, lan munduan sartu nintzen burubelarri, komunikazio estudio eta enpresetan ibili nintzen, Bartzelonan bertan nahiz Donostian. 2010ean, Londresen nengoela, Euskal Herriko lagun batek packaging baten enkargua egin zidan; hura izan zen nire freelance karreraren hasiera. Euskal Herrira bueltan, lan-espazioa oso gogoko dudan Arrate Rodriguez ilustratzailearekin konpartitzea tokatu zitzaidan. Gutxinaka, proiektu ezberdinetan kolaboratzen hasi ginen, eta egun batean, nahi gabe, Savanna muntatzen ari ginen.

Badakizu, azkar, erraz eta inongo esfortzurik gabe ;)

Sare sozialak

Arrate Rodriguez

Arte zuzendaria, ilustratzailea eta diseinatzailea

Kaixo! Arrate Rodriguez Martin dut izena, zinemazalea, collagegilea, Beyonce eta Rihannaren fana, oraintxe Lorrie Mooretaz maitemindutako irakurlea, mugikor-jokozal amorratu, ortotipografoa bokazioz eta ilustratzailea lanbidez. 2002an, Bilboko Arte Ederren Fakultatean sartu nintzen; bertan, prozesuarekiko maitasuna eta medio gutxirekin lan egiten irakatsi zizkidaten. Garai hartan, Italian bizitzeko aukera izan nuen, eta handik oso zoriontsu egiten nauten pare bat gauza ekarri nituen: estanpatzeko teknika berriak eta parmigiano reggiano gazta. Hendaira bueltan, Bartzelonako Eina eskolara ilustrazio graduondoko bat ikastera joatea erabaki nuen. Itzultzaile eta zerbitzari moduan lan egiteaz aparte, han, nire burua ilustratzaile moduan biribiltzen zihoan. San Franciscon egonalditxo bat egin ostean, Carlos Ndungmandum erretikulazale itzelarekin estudioa konpartitzen hasi nintzen. Halako batean, eskuliburu baten enkarguan elkarrekin kolaboratzeko aukera izan genuen; horrela ikusi genuen tandem ederra eratzen genuela. Hura izan zen Savannaren hazia. Azkenaldian bizitzea tokatzen ari zaidan istoriorik kitzikagarriena :)

Sare sozialak