Dejabu

Branding

Dejabu antzerki konpainiak bere diziplinatik haratago egiten du lan: erdigunean jartzen du emozioa, poesia, giza baldintza, objektuak eta gorputza. Zer eta nor garen zalantzan jartzea eta gure buruari galderak egitea du helburu.

Horregatik landu genuen logotipoa queer 'J' izendatutako ardatzaren inguruan. Elementu honek izaera aldakorra dauka eta pertsona bakoitzari egokitzen zaio, osotasunak aniztasuna dakar. Era berean, askotariko elementu anamorfiko androginoekin egin dugu lan; forma aldetik zein kromatikoki ezberdinak. Ideia orokorra da ezer ez dela estatikoa, dena aldatzen doala.