Del compás y la regla al gif

Workshop

Konpas eta erregelatik gif-era sorkuntza-lantegia da, diseinuaren munduarekin erlazionatua eta bertan eskuz lan egitetik digitalean lan egiterako trantsizioa ikusiko da. Lantegi honen helburua da marrazketa geometrikoak dauzkan aukera mugagabeak erakustea.

Horretarako, marrazketa teknikoan ohikoak diren erremintak erabiliko dira, esate baterako konpasa eta erregela. Oinarrizko formetatik abiatuta (marrak, triangeluak, laukiak eta biribilak) norberak bere patroiak marraztuko ditu. Forma eta ilustrazio berriak sortzeko oinarri izango dira horiek.