Anari "Epilogo bat"

Music artwork

Anariren Zure aurrekari penalak diskoaren epilogo posible bat. Animalia izu eta ederraren ideiaren gainean landu genuen azala, bertako sei abestiak osotasunean ilustratu asmoz. Animalia abstraktua, denak eta inor ez. Burua aurrean, atzean edo bururik ez.

 

Bonus track modura, diskoko kontzeptuak laburbiltzen zituen irudia sortu genuen; piromania, naturako elementuak, giza-jarrerak, edota egunerokotasuneko adierazgarri diren objektu industrialago batzuk, etxea eta autoa diren bezala.