Grises "Erlo"

Music artwork

Grises musika taldearen Erlo diskoa, oso disko tropikala, freskoa eta udatiarra da. Gaztea, baina heltzen ari dena. Bibrazio onez betea eta batzuetan basatia.

Diskoaren artworka gauzatzeko, aldizkari berri eta zaharretan agertutako materiala nahastuta, oinarri gisa erabilitako irudi serie berri bat sortu genuen. Bertan, Grisesen musikak trasmititzen dizkigun sentsazioak islatu nahi izan genituen collagea eta objektu ezberdinen eskaneoaz baliatuz.