Itziar Alzualde Fisioterapeuta

Eskuz egindako identitatea

Itziar Alzualde Zuloaga fisioterapeutak eskuekin lan egiten du, noski. Beraz, bere nortasun grafikoari forma emateko bere eskuekin egin genuen lan.

Honetarako, testuradun paper bat aukeratu genuen, zeinak giza azala gogorarazten digun, ondoren, Itziarrek masaje teknika ezberdinak egin zizkion. Eskuak entintatuta arrasto guztiak ikusgarri egin ziren. Honela, orban sistema bat sortu genuen, ondoren, banan banan moztu eta familia onenetan bezala, txartel bakoitza ezberdina izan zedin.