Leku Zaharra

Branding

 Leku Zaharra, urte luzeetako famili-tradizioa duen taberna da. Errenteria-Oreretako kasko zaharrean kokatuta dago, eta kalitatea eta maitasunez egindako gauzak dira haien baliorik nabarmenenak. 

Enkargu hau gauzatzeko, tabernaren kokapen geografikoa izan dugu kontuan, herriko 0 kotan aurkitzen baita. Antzina, tabernako ateraino iristen zen ura, padura zonaldea zen. Kartan txertatzeko paduraren irudia sortu genuen, tradizioa eta ikus-lengoaia garaikidea uztartuz.

Karten produkziorako, Mubien estudioaren eta Vascoplast enpresaren laguntza ezinhobea izan dugu, primeran ulertu baitute zein zen gure idea eta hauxe materialean islatzen lagundu digute.