TIRABIRAK / Tiras que aflojan

Erakusketa-identitatea

TIRABIRAK /  Tiras que aflojan gure iragan gatazkatsua jorratu duten bineten gaineko egitasmo transmedia da: ikerketa, erakusketa ibiltaria, artxibo interaktiboa, elkarrizketak, webdoka, ikastaroa, ekitaldiak… eta beste.

Bertan parte hartzen duten marrazkilarien bineta zatiak elkartuta, erakusketaren irudi grafikoa eratu genuen. Pertsonaia ezberdinen elkarketaren masa edo collage-a, argazki ezinezkoa.

Oraingoz alderdi politikorik ez dago turkesa erabiltzen duenik, eta asko maite dugunez, aitzaki perfektua izan zen irudi grafiko osoaren hari modura erabiltzeko.