Tabakalera tote bags

Merchandisinga eta estanpazioa

Tabakaleraren udako merchandisingerako poltsen produkzioa gauzatu ahal izateko teknika ezberdinak batu genituen: tie dye tindaketa, eskuzko serigrafia eta banako zenbakitzea.

Euskarriaren kolore naturalak aukera asko eman zitzakeela ikusita, poltsa bakoitza kolore eta modu ezberdinetan tindatzea erabaki genuen. Tote fresko eta koloretsuak sortu nahi genituen, beraz, matrizeen gainean zuzenean landare eta loreak marraztu genituen. Noizean behin marrazkia borratu eta berria egiten genuen. Ondoren, Tabakalerako isotipoa den ‘T’a prestatu genuen, zorrotza eta geometrikoa izan zedin. Hondo bakoitza ezberdina izaki, baina gaineko geruza denetan berdina eta zuri-zuria denez, lortutako emaitza, ale bakoitza organikoa eta korporatiboa izateaz gain, bakarra izatea da.