Txintxua

Branding-a

TXINTXUA Films zinema produktorak oso filosofia berezia dauka: etxean egindako zinema, lagunartean egindako zinema eta maitasunez egindako zinema.

Identitateari ekiterako orduan, batez ere, haien filosofia nabarmena hartu dugu kontuan, kontzeptu gisa erabiltzeko. Marka egiteko, txintxua hitzean bitan errepikatzen den TX-z eta toki kostunbrista eta folklorikoa baina batera goxo eta familiartekoa den euskal baserriaz baliatu gara. Bestalde, produktorako kide bakoitzaren gustuak kontuan izan ditugu, haien nortasuna azaltzen duten estanpak sortzeko. K-ri gauza txiki pila batek masa bakarra sortzea gustatzen zaio, M-k berriz, lehorreko paisaiek hegazkinetik begiratuta egiten dituzten marrazkiak maite ditu.

TX + BASERRIA = TXINTXUA Films

 

Web garapena Ander Aznarrek egin du.