Ganibeta

Deskribapena

Gloria Vilches collagistaren tailer batean parte hartzea izan zen teknika honetan sakontzearen arrazoi nagusia. Tarte batez arkatzak, lumak eta pintzelak alde batera utzi, eta jada esistitzen ziren irudiekin lan egitea. Marrazteko beste modu bat da, erabat ezberdina.

Ganibeta, azken sei hilabeteetan su txikian egosten joan den proiektua da. Aiztoa eskutan hartu eta aurrean paratutako irudi erakargarri orori labankada sartzea izan da, mimoz, kontuz. Zaurituak haien artean elkartu, binaka, hirunaka, eta heriotzak erditze bihurtu dira.

Take the knife, kill them all. But kill them softly.