Itziar Alzualde Fisioterapeuta

Deskribapena

Itziar Alzualde Zuloaga fisioterapeutarekin elkarlanean egindako proiektua. Nortasun grafiko txiki bati forma eman diogu, eta bisita txarteletan aplikatu. Honetarako, testuradun paper bat aukeratu dugu, zeinak giza azala gogorarazten digun, ondoren, Itziarrek masaje teknika ezberdinak egin diezazkion. Eskuak entintatuta arrasto guztiak ikusgarri egin dira. Honela, orban sistema bat sortu dugu, banan banan moztu ondoren, familia bereko txartel bakoitza ezberdin egiten duena.