Lekurik gabe, denborarik gabe. Sin lugares, sin tiempo. Giltzapekoak: notas sobre la reclusión

Deskribapena

Lekurik gabe, denborarik gabe proiektuak artearen bitartez gogoeta sustatzea du xede, zehazki, edonolako itxialdi-egoeran (espetxean, zentro psikiatrikoetan, adin txikikoentzako barneratze-zentroetan, etab.) dauden pertsonen errealitatearen gainean, hala nola gizarteko bazterketa- eta inklusio-mekanismo sozial eta politikoei buruz. Horrenbestez, ikergai nagusietako bat da zein eratara erabili den sormen-adierazpidea itxialdia gainditzeko, edota duintasun-eremu bat sortu eta nork bere burua berriz aurkitzeko.

Proiektu honetarako zenbait kontzepturekin jardun dugu lanean: XALOTASUNA, IRMOTASUNA, GORPUTZA, ARKITEKTURA, PANOPTIKOA, IHESA, ZULOA, HONDATZEA eta DUALTASUNA. Era honetan, presondegi zaharretara garamazkien hizkuntza tipografiko zorrotz, sintetiko eta zaharkitua sortu genuen.