TXINTXUA Films

Deskribapena

TXINTXUA Films produktorarentzat diseinatutako identitatea.

Proiektu honetan produktoraren filosofia landu dugu kontzeptu gisa: etxean egindako zinema, lagunartean egindako zinema eta maitasunez egindako zinema.

Marka egiteko, txintxua hitzean bitan errepikatzen den TX-z eta toki goxo eta familiartekoa den euskal baserriaz baliatu gara. Bestalde, produktorako kide bakoitzaren gustuak kontuan izan ditugu, haien nortasuna azaltzen duten estanpak sortzeko.

TX + BASERRIA = TXINTXUA Films

Web garapena: Ander Aznar.